Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du etxerako egurra nahi dutenek orain dutela eskatzeko garaia. Egur epaia hartzeko interesa duenak epaiagatik 40 euro ordaindu beharko ditu udaletxean. Loteak esleitzeko garagarrilean zozketa publikoa eginen du udalak. Behin egur epaiak banatuta, haiek eskuratu dituztenak garilaren 1etik azaroaren 1era arteko epea izanen dute basoan lana egiteko. Ubertearrek egurra norberaren baliabideen bidez edo enpresa baten bidez eraman dezakete herrira. Informazio hori izena emateko garaian egin beharko dute.