Atako eta Okube dermioetan hesitutakoko herri larreak ditu Uharte Arakilgo Udalak. Haiek azienda bazkatzeko erabiltzen dira. Eta horretarako maiatzaren 4an zabalduko ditu larre horiek udalak. Baina bere azienda bertan bazkatzea nahi duten abeltzainek udalari eskaera egin beharko diote. Horretarako epea apirilaren 12tik 23ra bitartekoa izanen da. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko diren dokumentuak dira larreetan sartu nahi den animalia kopurua eta animalia horien saneamendu egiaztagiriak.