Udalak langabetu bat kontratatuko du

Guaixe 2026ko apirilaren 15a

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Basolanak egin beharko ditu.

Uharte Arakilgo Udalak langabezian dagoen pertsona bat kontratatu nahi du hautaketa prozesu baten bidez. Deialdian interesa duenak Altsasuko enplegu bulegoan eman beharko du izena  apirilaren 24ko 12:00ak baino lehen. Horrekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko ditu: eskabidea, NANaren fotokopia, zirkulazio-baimenaren fotokopia, curriculuma, lan ziurtagiria edo lan bizitza, euskara-mailako titulua eta deialdiarekin zerikusia duten ikasketa-tituluen fotokopia.

Hautaketa prozesua proba teoriko-praktikoa izango da, eta bertan lan-esperientziaren eta euskara-mailaren baremazioa egiaztatuko da, gehienez 60 punturekin. Ariketa teoriko-praktikoa Uharte Arakilgo udaletxean egingo da apirilaren 28an, asteartea, 09:00etan.

Aukeratutako pertsonaren zeregina izanen da landa, baso eta kontserbazio eta mantentze orokorreko hainbat lan, 2025/2026 kanpainarako Natura 2000 Sareko larre menditarren kudeaketa jasangarriko planean jasotako lanak hain zuzen ere. Peoi gisa ariko da lanean, E mailako lanpostuan eta hari dagokion soldatarekin eta %15eko osagarriarekin. Maiatzaren 4an hasiko da lanean eta lastailaren 15era arte iraunen du kontratuak. Astegunetan lanaldi osoan ariko da lanean, 07:00etatik 14:30era.