Foruzaingoak jakinarazi du gizonezko bat atxilotu dutela berriki. Foru poliziak jakinarazi duenez, Altsasuko polizia-etxeko Prebentzio eta Herritarren Arretarako patruila batek Sakanako Autobian (A-10), Uharte Arakil parean, bikote bat ibilgailurik gabe eta oinez ikusi zuen. Gizonezkoa, oso urduri, mendian gora ihes egin zuen, hesiak saltatuz eta larreak zeharkatuz. Foruzain bat haren atzetik atera zen eta ia kilometro bateko jazarpenaren ondoren harrapatu egin zuen.
Poliziak zabaldu duenez, harrapatzeko garaian gizonak ukabilkada bat eman zion foruzainari, eta biak lurrera erori ziren. Gizonak lepotik heldu zuen agenteari, eta askatu eta immobilizatu egin zuen. Immobilizazio-maniobretan, gizonak agenteari eskuan hozka egin zion, askatu gabe. Bitartean, hainbat kolpe eman zizkion poliziari, hozkadatik libratu ezinik egon zen harik eta patruilako gainerako kideak iritsi ziren arte. Azkenean, gizona atxilotzea lortu zuten, eta atentatu, erresistentzia eta desobeditze delitu bat egotzi zioten.
Guztiaren ondorioz, hozkadagatik polizia osasun zerbitzuek artatu behar izan zuten, eta hainbat puntu izan zituen. Horretaz aparte, bere patruila kide zen emakumezko agentea ere artatu behar izan zuten, ubeldurak eta sorbaldan lesioa zuen.