Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, Eniz, Martigarro, Sargaitz, Uherkaburu, Berrueta eta Berastegi dermioetako herri lurretako larreen aprobetxamendua enkante bidez emanen du. Aipatutako enkantea udaletxean eginen da apirilaren 30ean, 12:30ean. Interesa izan eta aldez aurretik eskaera egin zuenak, enkantera joan beharko du.
Guztira zazpi lote dira enkante bidez esleituko direnak. Eniz parajean 45.911 eta 10.977 metro karratuko bi partzela daude. Haien hasierako presioa 964 eta 230 euro dira. Martigarro dermioko larreak 60.000 metro karratu ditu eta 420 euroko balioa du. Sargaizko larreak, berriz, 8.837 metro karratu ditu eta haren hasierako balioa 185 eurokoa da. Uherkabur parajean 49.000 metro karratutako larrea esleitu nahi du Uharte Arakilgo Udalak enkante bidez, eta hasierako prezioa 1.030 euro dira. Berroetako larreak, aldiz, 41.442 metro karratu ditu eta haren balioa 870 eurokoa da. Azkenik, Berastegiko herri larrearen azalera 9.637 metro karratukoa da eta 170 euroa aterako du enkantera udalak.