Maiatzaren 8tik 31ra jokatuko den Italiako Giroan Igor Arrieta (UAE Emirates) izango da nafar bakarra. Aurten Bulgarian hasiko da Corsa Rosa, eta maiatzaren 6an egin zuten taldeen aurkezpena, ekitaldi koloretsuan.
Bulgaria eta Roma artean Giroak 21 etapa gogor izango ditu, guztira 3.466 km eta 48.000 m desnibel + izango dutenak. Bulgariako lehen hiru etapak nahiko lasaiak izango dira. Ondoren iritsiko da mendia. Jakina, etapa ikusgarriak izango dira Dolomitetan.
Igor Arrietarendako bigarren Giroa izango da. Iaz 36. izan zen sailkapen orokorrean eta hamargarren gazteen sailkapenean. Gainera, Castelraimondon despeditutako etapan zortzigarren izan zen. Aurten Adam Yates taldeburua laguntzea izango da uhartearraren lana. Aldi berean, etapa garaipen batengatik borrokatzea du erronka.