Italiako Giroak ezin modu nahasiagoan bizi izan ditu Bulgariako lehen egunak. Maiatzaren 9ko eroriko izugarriak tropelean eragin nabarmena izan zuen, UAE Emirates taldean, esaterako. Adam Yates liderra, Marc Soler eta Jay Vine txirrindulariek proba utzi zuten, erorikoen ondorioz izandako haustura, kolpe eta zauriengatik. Hortaz, hemendik aurrera etapa garaipenengatik borrokatuko du taldeak.
Hiru etapa jokatuta, sailkapen orokorrean Thomas Silva (Astana) da liderra (13:10:05) eta Igor Arrieta hirugarren da, 1:11ra. Gaur atseden jardunaldia dute lasterketa Italiara lekualdatzeko.