Ubertearrek santutegirako bidea hartu zuten

Guaixe 2026ko maiatzaren 12a

Santutegiko elizkizunera joan eta ondoren bazkaldu egin zuten. 

San Migelen agerkundea dela eta, maiatzaren 8an hainbat herritan ospakizunak izaten dira. Uharte Arakilen datatik gertuen igandean erromeria dago. Ubertearrak Aralar mendia igotzen dute eta santutegian meza entzuten dute. Ondoren auzatea izaten da eta mendi gaineko egonaldia bazkari batekin borobiltzen dute. Hala egin zuten hainbat ubertearrek igandean, maiatzaren 10ean. Bazkaltzera 45 bat elkartu ziren.