Uharten bi sorosle behar dira

Guaixe 2026ko maiatzaren 20a

Uharte Arakilgo igerilekua. ARTXIBOA

Igerilekuan lan egiteko da. 

Uharte Arakileko Udalak bi langabetu kontratatu nahi ditu uda sasoian igerilekuan sorosle lanak egiteko. Lanpostu horietan interesa duenak Altsasun dagoen Nafarroako Lan Zerbitzuko bulegoan eman behar du izena, maiatzaren 29ko 12:00ak baino lehen.