Maiatzaren 24an Giroko hamabosgarren etapa jokatu zen Alessandria eta Verbania artean (189 km). Etapa nahiko laua zen, ihesaldietarako egokia, eta eguneko ihesaldiak fruitua eman zuen. Laukotea aurretik iritsi zen helmugara, eta euren arteko esprintean Fredrik Dversnes (Uno-X) norvegiarra izan zen azkarrena, Marco Maestri (Polti), Martin Marcellusi (Bardiani) eta Mattia Bais (Polti) italiarrei gailenduta. Tropela 57 segundora sartu zen.
Sailkapen orokorrean Jonas Vingegaard (Visma) da liderra), duela gutxira arte lider izandako Afonso Eulalio (Baharain) 2:26ra eta Felix Gall (Decathlon) 2:50era duela. Igor Arrieta (UAE Emirates Team) 20. postuan dago, 14:17ra, eta etapa garaipen ikusgarri batekin.
Gaurkoa Giroko azken atseden eguna da. Aurretik etapa menditsuak dituzte, maiatzaren 31n Erroman Giroa bukatu arte. Igor Arrietak etapa garaipenengatik borrokatzen segituko du.