Mutilen hirugarren mailako kopa azken txanpan sartu da. Finalerdian, Aralar Mendik Gazte Berriak taldea du aurkari maiatzaren 27an, 19:30ean, Antsoaingo Idaki kiroldegian. Irabazleak final handia jokatuko du.
Beste finalerdia Ibarartek eta Ribera de Navarrak jokatu zuten maiatzaren 26an. Ibarartek 7-2 irabazi zion Tuterako taldeari, eta final handira sailkatu da.