Erreka kaletik terrazak kentzeko deia

Guaixe 2026ko ekainaren 1a

Erreka kalearen ikuspegia. ARTXIBOA

Kalea guztiz berritzeko lanak hasi dira. 

Uharte Arakilgo Udalak Erreka kaleko sareak eta zorua berrituko ditu, baita kale azpitik doan errekaren kanalizazioa ere. Kalea berritzeko lanak hasi direnez, udalak kale horretako merkatari eta ostalaritza-establezimenduen jabeei egin die bide publikoan kokatuta dauden terraza guztiak eta horiei lotutako elementuak kentzeko. Garagarrilaren 8rako kenduta egon beharko dute. Izan ere, lanak hastean kamioiak eta bestelako ibilgailu pisuak aurrera eta atzera ibiliko dira kalean. Terrazak kenduta, lanen garapena eta oinezkoen eta langileen segurtasuna bermatu nahi ditu udalak.

Bestetik, Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du obrek eragina izango dute kaleko zirkulazioan; hala ere, oinarrizko zerbitzuak eta establezimenduen hornidura bermatuta egongo dira. Azkenik, lanak despeditu ondoren, eta kalearen egoera berria kontuan hartuta, terrazak antolatzeko modua berrikusiko duela aurreratu du udalak. Edozein zalantza edo argibiderako, udalera jo dezake.