Uharte Arakilgo Udalak Otsoki, Lertxundi eta Arriarantzu dermioetako zuhaitzekin osatutako lote bat saldu nahi du. Lariozio pinuz osatuta dago lotea eta guztira 4.509,7 metro kubiko dira. Loteak 123.158,18 euroko balioa du. Eskaintza egin nahi duen enpresak garagarrilaren 16ra arteko du horretarako epea. Enkantean lotea eskuratzen duenak bi urte izanen du hura ateratzeko.