Asteburuan Anaitasunak areto futboleko hamar kopa final hartu zituen. Horietako bat hirugarren mailako kopako finala izan zen, Aralar Mendik eta Ibarartek larunbatean, maiatzaren 30ean, 19:30ean, jokatu zutena.
Ibararte izan da ligako txapelduna eta lehen zatian Zubirikoek agindu zuten, 0-3 jarri baitziren aurretik. Jon Iribarrenek Aralar Mendiko markagailua mustu zuen (1-3) eta uhartearrak partidan sartu ziren, baina berehala laugarrena sartu zuen Ibarartek (1-4). Jorge Mariñelarenak 2-4 hurbildu zuen Aralar Mendi, baina ilusio txikia izan zen, berehala Ibarartek bosgarrena sartu, eta 2-5, kopa irabazi zuelako.
Uhartearrek hirugarrenez galdu dute kopako final bat, baina iristea da garrantzitsuenak eta finala jokatzea, zer esanik ez. Honekin denboraldiari agur esan dio Aralar Mendik.