Ekainaren 7an P2P Skate Marathon famatua jokatu zen. Irristalariek Iruñea eta Gares lotu zituzten, eta beroa izan zen protagonista. Zortzi aldiz torneoa irabazi duen Nolan Beddiaf frantziarrak ez zuen garaipena berritu (1:03:09), Bart Swings belgiarra gailendu baitzitzaion (1:02:15). Aipatzekoa da nafar onena David Gonzalo Etxarri uharte arakildarra izan zela (1:11:24), 50 urtez azpiko sailkapenean bigarren. Gainontzeko sakandarrak oso txukun aritu ziren.