Parapentelaria larri zaurituta

Guaixe 2026ko ekainaren 15a

Parapentelaria. ARTXIBOA

Kolpe handiak hartu zituen hanketan.

Aralarko santutegi ondotik parapentearekin salto egin eta hegan atera zen gizonezko baten bidaia ez zen behar bezala bukatu larunbatean 16:42an. 23 urteko parapentelariak altuera galdu eta lurra jo zuen Uharte Arakilgo Epeloa dermioan, NA-2410 errepidearen 11,2 km puntuaren ondoan. Ondorioz hanketan kolpe larriak izan zituen.

Larrialdi zerbitzuak gaztigatua, hara Altsasuko parkeko suhiltzaileak, Irurtzungo osasun etxeko medikua eta erizaina, Bizi Euskarri Aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak joan ziren. Gizonezkoa egonkortu ondoren, anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Foruzainak istripuaren arrazoiak eta dinamika ikertu zituzten.