Egur epaien zozketak badu eguna

Guaixe

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Eskatzaileei zein lote dagokien erabakiko da horrela. 

Uharte Arakilgo Udalak apirilean abiarazi zuen etxerako egur epaiak emateko prozedura. Ubertearrek izena ematearekin batera 40 euro ordaindu behar izan zituzten. Behin izena emateko epea despedituta, eskatzaile bakoitzari epaitza emateko zozketaren data iragarri du udalak: garagarrilaren 25ean, ostegunarekin, 08:30ean, udaletxeko batzar aretoan.