Sakana Group-Aralar txirrindularitza taldeak erronka ederra plazaratu die kadete eta junior mailako txirrindulariei: ekainaren 27ko I. San Migel Kronoigoera.
Erronkak ikusmina piztu du. 100 txirrindularik baino gehiagok eman dute izena. Uharte Arakilgo zubitik abiatuta, San Migelera igoko dira, banaka (10,28 km). Larunbatean 10:00etan hasiko da proba, eta 13:00etarako despedituko dela aurreikusten da.