Iruñeko katedralak hiru apaizen eta hiru diakonoren ordenazio zeremonia hartu zuen igandean, garagarrilaren 28an. Guztiek ere Iruñeko apaiztegian egin dituzte ikasketak. Eta Iruñeko eta Tuterako Artzapezpiku Florencio Rosello Avellanas eskuak gainean jarrita jaso zuten izendapena. Diakono gisa ordenatutakoen artean dago Andoni Gastaminza Gorriti, 33 urteko ubertearra. Lehen Hezkuntzako Irakasletzan graduatua, Nafarroako hainbat herritako hainbat ikastetxetan aritu zen irakasle. Gaur egun Baztanen egiten du pastoral lana.
Diakono hitza grezieratik heldu da eta zerbitzari edo mezulari esan nahi du euskaraz. Apaiz baten eta diakono baten arteko desberdintasun nagusia bere ordenazioan eta bete ditzaketen funtzioetan datza. Apaiz batek ordena osoa jaso du, eta horri esker, meza eman, aitortu eta beste sakramentu batzuk administratu ahal izango ditu. Diakono batek, ordea, ordena txikiagoa dauka, eta bataiatu, ezkontza eta hiletetako buru izan eta Ebanjelioa erakutsi dezakeen arren, ezin du Eukaristia sagaratu, ezta aitortu ere.
