Udalak egur epaitzak banatu ditu

Guaixe 2026ko uztailaren 1a

Uharte Arakilgo ikuspegia Aralartik. ARTXIBOA

Bederatzi izan dira guztira. 

Etxea berotzeko egurra estimatzen duten ubertarrek egur epaitza eskatu zioten udalari. Eskaerak eta ordaindu beharreko 40 euroak jasota, Uharte Arakilgo Udalak bederatzi egur epaitzen zozketa garagarrilaren 25ean egin zuen. Eskatzaile bakoitzari egur epaitza bana eman dio. Behin egur epaiak banatuta, haiek eskuratu dituztenak garilaren 1etik azaroaren 1era arteko epea izanen dute basoan lana egiteko.