Uztailaren 11tik 22ra Le Mans-eko 24 irristaketa orduak jokatu ziren. Beroagatik 14 ordutara mugatu zuten proba. Eraldatuz Euskal Irristaketako irristalariak bertan aritu ziren, tartean David Gonzalo irristalari uharte arakildarra. Sei irristalariz osatutako taldeen modalitatean lehiatu ziren, eta euskaldunak irabazleak izan ziren, lasterketa ikusgarria egin eta gero. Kilometroetan bigarrenak sailkatu ziren, 10 irristalariz osatutako talde baten atzetik.