Pasealekua egiteko egitasmoa behin betiko onartuta

Guaixe 2026ko uztailaren 29a

Errepidetik Zerradoa kalera pasealekua eginen den tokia.

Oinezkoendako eta bizikletendako izanen da. 

Jendaurreko nahitaezko epean alegaziorik jaso ez denez, Uharte Arakilgo Udalak behin betiko onartu du hirigintza hitzarmen bat. Haren bidez NA-2410 errepidearen eta Zerradoa kalearen artean pasealeku bat eginen da Zerradoa errekaren eskuineko aldean. Hirigintza hitzarmenaren bidez urbanizazio obrak nola egin zehaztu du udalak. Aipatutako pasealekua oinezkoendako eta bizikletendako izanen da.