Beste urte batez, eta dagoeneko ia sei hamarkada dira, Artzai Eguna ospatuko dute Uharte Arakilen; abuztuaren 30ean izanen da, igandea, eta egun osoan zehar, besteak beste, gazta eta esne txapelketak, artaldeak, ardi moztaileen txapelketa eta artzain txakurren erakusketaldia eta txapelketak ikusteko aukera izanen da.
Aralar Mendi elkarteak antolatzen du Artzain Eguna Ruben Uharte Razkin Aralar Mendi Elkarteko lehendakariak esan duenez, Artzain Tradizioari Omenaldia izatea nahi dute: "Gure artzainek egiten duten eguneroko ahalegina eta dedikazioa nabarmendu nahi ditugu, izan ere, haien konpromisoa da gure nortasuna eta kultura bizirik mantentzen dituen benetako motorra". Artzaintza landa eremuko lanbiderik tradizonaletako bat dela eta garapen ekonomikoari eta ingurumenaren jasangarritasunari ekarpen handiena egiten dioten jardueretako bat denez, "jai honen antolatzaileok neurriak ezartzen jarraitzen dugu, ospakizuna gero eta jasangarriagoa eta herrira hurbildu nahi duten pertsona guztiendako irisgarriagoa izan dadie".
Uharte Arakilgo 58. Artzain Eguna
Abuztuak 30 igandea
10:00 Irekiera ekitaldia eta epaimahairen osaketa.
10:30 – 13:30 Nafarroako ardi latxen erakusketa eta esne gordinaren 41. lehiaketa.
Latxa arrazako azienaren estatuko 21. lehiaiketa.
10:30 – 14:30 Jose Mari Ustarroz Nafarroako ardi latxen esne gordinarekin egindako 45. gazte lehiaketa.
Gazta feria.
Artisautza feria.
11:00 – 13:00 37. ardi moztaileen txapelketa.
11:00 – 14:00 Artzain txakurren 32. erakusketa.
11:30 Artaldea herritik.
11:45 Ardiki dastaketa.
Gazta freskoaren dastaketa.
13:00 Omenaldia.
13:30 Lehiaketaren sari banaketa.
Gazta irabazlearen enkantea.
17:00 Nafarroako artzain txakur 58. txapelketa, Oñatiko Nazioarteko Txapelketan zein Euskal Herrikotan sailkatzeko baliagarria).