Inozentzio Aierbe Irañeta ubertearra zen. Euskara apaiztegian ikasi zuen. Apeztu ondoren Luzaiden eta Urdiainen apaiz izan zen eta bi herrietan oso maitatua izan zen. 1945ean Aralarko santutegiko kaperau izendatu zuten. Elizkizunetan euskara sartzen hasi zen. Aralarko kofradia biziberritu zuen. Artxuetako unaya ezizenarekin sinatu zituen bere idatziak garaiko prentsan. Bere laguntzaz jarri zen santutegian Euskal Telebistako errepikagailua, euskarazko telebista Iruñean ikusteko.
