Donibane erretiratu eta pentsiodunen elkarteak jakinarazi duenez, bere egoitzan hutsik dagoen lanpostua bete nahi du. Kontratatuko den pertsonaren egitekoa da taberna kudeatzea, lokala mantentzea eta antzekoak. Deialdian interesa duenak 614 465 844 telefono zenbakira hots egin dezake. Elkarteko zuzendaritzak hautagaiak elkarrizketatu eta betebeharrak zehazteko elkarrizketak egin nahi ditu.