Gurutzeen festa hartu zuen Aralarrek

Guaixe

Gurutzeen festa. IGLESIA NAVARRA

Mendiaren bi aldeetako herriek parte hartu zuten. 

Aralar-Larraungo artziprestazgoko eta Sakanako pastoraltza unitateko zenbait herrietako ordezkariek bat egin zuten Aralarko santutegian atzo, irailak 6. Herrietako ordezkariek parrokiako gurutzearekin joan ziren hitzordura. Horregatik, egunaren izena: gurutzeen festa. 11:45ean hitzordua jarri zuten eta eguerdian santutegiraino oinez igo ziren. 12:30ean santutegian meza egin zen.