Espainiako txirrindularitza selekzioko hautatzaile Alejandro Valverdek eta Gema Pascualek irailaren 20tik 27ra Montrealen (Kanada) jokatuko diren Munduko Txirrindularitza Txapelketetako txirrindularien zerrenda aurkeztu zuten atzo, irailaren 7an.
Gizonezkoen selekzioan Enric Mas eta Juan Ayuso izango dira liderrak, eta haiek laguntzen Markel Beloki, Carlos Verona, Ivan Romeo, Raul Garcia Pierna, Marcel Camprubi eta Igor Arrieta Lizarraga izango dira. Irailaren 27an 273,4 km eta 3803 m desnibel + izango duen lasterketa gogorrerako prest egon beharko dute guztiok. Desafio latza da, baina aukera bikaina. Igor Arrieta hautatu izanak UAE Emirates taldeko txirrindularia sasoi betean dagoela erakusten du.
Emakumezkoetan Sara Martin, Paula Blasi, Mireia Benito, Usoa Ostolaza, Mavi Garcia eta Sandra Alonso txirrindulariek osatuko dute Espainiako selekzioa.
Halaber, selekzioko txirrindulariek mustuko dituzten maillotak aurkeztu zituzten. Mitsubishi Motors da maillotera gehitu den babesle berria.