Eskolaz kanpoko eskaintza prest Uharte Arakilen

Guaixe

Haurrak eta helduak San Joan plazan. ARTXIBOA

Izen ematea irailaren 15ean despedituko da. 

Uharte Arakilgo Udalak eskolaz kanpoko haurrendako jardueren eskaintza egin du. Alde batetik, areto futbola edo irristaketan trebatzeko aukera ere izanen dute 2022an edo lehenago jaiotako haurrek. Bi jarduera horiek noiz eginen diren oraindik zehazteko dago. Bestetik, ingelesa ikasteko klaseak astearteetan izanen dira. Izena eman dezakete 2022an edo lehenago jaiotako haurrek. Eta, azkenik, euskal dantzen ikastaroa dago, entseguen eguna zehazteko duena. 

Jarduera horietako batean haurrak matrikulatu nahi dituenak udaletxetik pasa edo 948 464 036 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidal dezake. Udalak jakinarazi duenez, zehazteko dauden ordutegiak eta egunak begiraleekin egingo diren bileretan zehaztuko dira. Uhartearren batek haurrendako jardueren eskaintzea zabaltzea nahiko balu, 649 78 11 87 telefono zenbakira hots egin dezake.