Uharte Arakilgo Udalak Itxesian aterpea zabaldu nahi du, zehazki, igerilekuen ondoko eraikinean. Lanak eginda daude eta eraikina janzten ari da udala. Altzariak etorri bitartean, udalak aterpea zabaltzeko jarduera lizentzia eskaera egin du. Espedientea jendaurrean lastailaren 5era arte egonen da.