Festetako paella janeko izen ematea zabalik dago

Guaixe

Herri bazkarirako mahaiak prest San Joan kalean. ARTXIBOA

Irailaren 26an, larunbatean, 14:30ean izanen da. 

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du San Migel festetan paella jana antolatu duela. Herri bazkari horretan egon nahi duenak Anaiak, Motxale eta Mendikoan eman dezake izena. Pertsona bakoitzeko bi euro ordaindu beharko dira. Bazkarirako mahaiak eta aulkiak udalak jarriko ditu. Baina San Joan festetan bezala, mahai eta aulkien muntaia eta jasotzea auzolanean eginen dira. Beraz, kuadrillek izena emateko garaian mahaiak eta aulkiak jarri eta biltzeaz arduratuko diren bi pertsonen izenak eman beharko dituzte. Herri bazkarian izena emateko epea irailaren 23an, asteazkenean, bukatuko da.