Eskolaz kanpoko eskaintza, aurrera

Guaixe

Helduak eta haurrak Erreka kalean. ARTXIBOA

Eskainitako jarduera guztietan taldea sortu da.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, eskainitako eskolaz kanpoko haurrendako jarduera guztietan taldea sortu da. Lau jarduera eskaini zituen: areto futbola, irristaketa, ingelesa eta euskal dantzak. Jarduera horietako irakasleak izena eman dute familiekin harremanetan jarriko dira zehaztasunak lotzeko. Bestela, beharrezkoa joz gero, udaletxean bilera eginen lukete.