Irailaren 29an San Migel eguna izanen da eta aurretik, 25etik 27ra, ostiraletik igandera, Mikel Deuna festak ospatuko dituzte Uharte Arakilen. Suziria Uharte Kantuzek piztuko du, 18:00etan. UAGAk antolatu ditu ostiraleko hainbat ekimen. Bestek beste, Elektrokela, play back lehiaketa (aurrera ateratzeko lau talde aurkeztu behar dira), kontzertuak eta gauza gehigago izanen dira festetan. 29an, sainduaren egunean, ospakizunak jarraituko du.
2026ko Uharte Arakilgo Mikel Deuna festak
Ostirala 25
15:00 Sagardotegi bazkaria, Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta.
18:00 Suziria: Uharte Kantuzek emango die hasiera festei.
19:00 – 20:00 Buruhandiak.
20:00 Auzatea.
20:00 – 22:00 Mutil Gazteak txaranga, Uharte Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta.
Argitu taldearekin dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
22:15 Play-back (oharra: aurrera ateratzeko gutxienez lau talde aurkeztu behar dira).
00:00 – 04:00 DJ Luziano.
Larunbata 26
12:00 – 13:00 Erraldoiak eta buruhandiak.
13:00 Orritz dantza taldearen emanaldia.
14:30 Paella jatea herrikoia.
18:00 – 20:00 Elektrokela Elektrotxaranga.
19:00 – 20:00 Buruhandiak.
20:00 Auzatea.
20:00 – 22:00 Euskal Rokmeria kontzertua.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 03:00 DJ Marcel.
Igandea 27
12:00 – 13:00 Buruhandiak.
13:00 3x3 Futbola, Aralar Mendi areto futboleko kideek antolatuta.
13:00 Auzatea eta Sakana Kantuz.
16:00 – 19:30 Haurrendako puzgarriak.
19:00 – 20:00 Buruhandiak.
18:00 – 21:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
20:00 Auzatea.
21:00 Zezensuzkoa.
Asteartea 29
12:00 Meza, parrokian.
12:30 – 13:30 Erraldoiak eta buruhandiak.
13:00 Auzatea.
14:30 Jubilatuen bazkaria.
19:00 Txolate jatea.
19:00 – 20:00 Buruhandiak.
20:00 Auzatea.
21:00 Zezensuzkoa.