Aralarko santutegiko teilatuaren iparraldeko aldean kisusgileak lanean aritu dira irailean. Hezetasunei aurre egiteko lana da egin dutena. Leache enpresak egin ditu lanak. Eta horiek finantzatzeko santutegiko arduradunek Rural Kutxaren, Gondra Barandiaran eta Fuentes Dutor fundazioen dirulaguntza izan dute. Aurreko urteetan ere lan egin izan dituzte: kontrahorma bat eta ezkila dagoen tokia 2025ean konpondu zuten eta santutegirako sarrerako pasabidean denda eta komunak 2024an egin zituzten.
Santutegira joaten den jende askok bertan ostatu hartzeko eskatzen du. Eta hori da, hain zuzen ere, arduradunek buruan duten hurrengo lana: ostatua eta aterpea erabat berritzea. Horretarako finantzazioa lortzeko lanean ari dira gaur egun.
Lan eskaintza
Ostalaritza zerbitzua, taberna eta jatetxea, daude santutegiaren hegoaldean. Azken urteetan hura kudeatu duten Manolok eta Mirenek iraila akaberan ardura utziko dute. Bakarren batek santutegi ondoko taberna-jatetxean lanean aritu nahiko balu, santutegiko arduradunekin harremanetan jarri beharko luke.