Urriaren 24an Kaxtrail Mendi Lasterketa jokatu zen Erratzun, Xabier Rekarte "Kaxtel" erratzuarra omentzeko edizio bakarra izango duen proba. 512 korrikalarik parte hartu zuten 44 km eta ia 3.000 m+ desnibela zuen proban, eta Ander Amonarriz hernaniarra (4:36:00) eta Amaia Razkin uharte arakildarra (6:22:00) izan ziren txapeldunak. Razkinen atzetik sartu zen lehen gizon sakandarra, 46. postuan, Jon Mendia (6:26:15).