Ur horniduraren mozketa Uharte Arakilen

Guaixe

Ubertearrak Erreka kalean eta lanetarako pilatutako materiala. 

Herriko hainbat kaleri eraginen dio. 

Erreka kaleko lanak direla eta, ur horniduran mozketa egin beharra dute langileek. Ur zerbitzuaren etenaldia 10:00etan eginen dute eta udaletxearen eraikinetik ipar-mendebaldera dauden kaleei eraginen die. Hau da, Etxabe, Agiri eta Mendikoa kaleei eta Erreka kalearen zati bati. Ur horniduraren etenak sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak.