Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez udaletxea itxita egonen da ostegunean, azaroaren 19an. Beraz, ez da zuzeneko arretarik eskainiko. Horren arrazoia da udaleko langileak prestakuntza saio batean izanen direla. Hori dela eta, eskaerak egin nahi dituztenek 948 464 036 telefono zenbakira hots egin edo info@uhartearakil.eus posta elektronikoko helbidera idatzi beharko dute. Sortutako eragozpenengatik udalak barkamena eskatu du.