Txirrindularitza

Igor Arrieta, Kanariar Irletan

Guaixe

Igor Arrieta Lidl-Trek taldean ariko da 2027an. UAE TEAM EMIRATES

Semana Grande de Gran Canaria 365 ekimenaren barruan goi mailako entrenamenduak egingo ditu Kanariar Irletan.

Igor Arrieta Lizarraga txirrindulari uharte arakildarra Kanariar Irletan dago Semana Grande de Gran Canaria 365 ekimenean parte hartzen. Azaroaren 21etik 28ra ariko da aipatu kontzentrazioan, eta Adrià Pericas, Fabio Christen, Milan Fretineta bestelako txirrindulariekin batera txirrindularitza entrenamendu berezietan eta txirrindularitza ekimenetan murgilduta egongo da. Jardunaldi hauekin Kanariar Irlak txirrindularitzarako entrenamendu eta kontzentrazio gune paregabeak direla sustatu nahi dute aipatu irlek. 

Txirrindulari uhartearrak UAE Team Emirates taldeari agur esan dio eta Lidl-Trek izango da bere talde berria 2027an. Hiru denboraldi sinatu ditu eta etapa berriaren aurrean oso ilusionatuta dago.