Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haurren jolastokia apez-etxea zegoen orubean egonen da eta 140 metro karratu hartuko ditu. Unanuko Kontzejuak jakitera eman duenez, 24.000 euroko aurrekontua du parkeak, gutxi gora behera. Aurrekontuari aurre egiteko Nafarroako Kutxako "Zuk aukeratzen duzu, zuk erabakitzen duzu" programan egitasmoa aurkeztu dute. Unanuko parkearen proiektuak 14.653 zenbakia du eta herritarrei ekarpenak han egitea eskatu dute kontzejuko kideek. Haiek ere saiatuko dira Cederna-Garalurren bidez diru laguntzaren bat lortzen.