Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko alde zaharreko San Fermin Txiki jaietan Helduen krossa jokatu zen beste behin ere. Krosaren 28. edizioan, 6 heldu animatu ziren Bullicio peña eta Nabarreriako iturriaren arteko 120 metroak egitera, gazteena 67 urtekoa eta zaharrena 86koa. Azken bi urtetan bezala, 69 urteko unanuarra izan zen azkarrena. 17:21 segundo behar izan zituen, iaz baino bi dezima gutxiago.Atleta beteranoak ibilbide osoan zehar jasotako txaloak eskertu zituen eta lasterketa herrikoi honetan parte hartzera animatu zituen Iruñeko atleta helduak.