Mercero Espainiako Beteranoen Txapelketan

Guaixe 2009ko uztailaren 15a

Uztailaren lehenengo asteburuan Espainiako Beteranoen Atletismo Txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotzan. Unanuko Jose Mari Mercero korrikalariak 70 urte baino gehiagoko 800 metrotan eta 1.500 metrotan aritu zen, eta laugarrena izan zen lehen proban eta bigarrenean bosgarrena. Estatu osoko kirolariak aritu ziren atletismo diziplina guztietan eta oso gustura aritu zela aipatu digu Mercerok. Mauleon Ganuza etxarriarra 60 urtez gorakoen 5.000 metrotan aritu zen.