Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Unanuko Kontzejuak hilerriaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen ordenantza onartu du. Lur ematerakoan lurrean zuloa egiteaz orain arte boluntarioak, kontzejua edo kasu batzuetan hildakoaren familia arduratzen zen. Ordenantza berriarekin aldaketa batzuk izanen dira, ehorzketa garaian. Ehorzketa garaian familia batzuk arduratu izan dira egin beharreko guztiak egiteaz. Ordenantzak horretarako aukera ematen du. Baina familiak ez badu lan hori bere gain hartu nahi, kontzejuaren ardura izanen da. Kontzejuak egiteko horretarako enpresa bat kontratatu asmo du, eta ehorzketa gastuak kontzejuak hildakoaren familiari pasako dizkio. Hori Unanun erroldatuta daudenen kasuan izanen da, edo azken bi urteetan beste herri batera joan direnendako. Unanutik kanpo bizi direnek enpresaren fakturaz gain 300 euro ordaindu beharko dizkiote kontzejuari.