Auzolana araututa

Guaixe 2009ko urriaren 19a

Unanuko Kontzejuak udan auzolana arautzen duen ordenantza onartu zuen. Auzolana egin beharra izanen dute erroldan dauden guztiak eta Unanun etxea izanik asteburuetan, oporretan edota egun solteetan herrian bizi direnak. Auzolana ez egiteko beste herri batean erroldatu, baina Unanun bizi den pertsonak ere auzolana egin beharko du. Ordenantzan jaso denez, familia bakoitzeko kide bat egonen da auzolana egitera behartuta, kontuan hartu gabe nor den etxearen jabea. 18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago izan beharko ditu, hori bai.Kontzejuak aurreikusi du urtero gutxienez hiru auzolan egitea eta gehienez bost. Jaiegun ez diren larunbatetan eginen dira, 8:00etatik 14:00etara. Lan kontuengatik inork ezin badu, kontzejuak bestelako egiteko bat jarriko dio pertsona horri. Bestela, norbaitek ordezkatu ahalko du, aldez aurretik kontzejua jakinaren gainean jarri eta gero. 40 euroAuzolana egiteagatik libratu nahi duenak ordaindu beharrekoa.