Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aldameneko herrietara doazen Unanuko haur eta gazteek mustu dute dagoeneko autobus geltokia. Herri sarreran jaso da, mediku kontsultategiaren parean. Markesina harriz, kristalez eta zurez egina dago, Lizarragakoaren antzera. Unanuko markesina eraikitzeko lanak 18.350 euroko aurrekontua izan du. Lan hori despedituta, dagoeneko Ergoienako hiru herriek ba dute autobusari non itxaron.Ergoienako Udalak Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu funtsetik jasotako diruarekin pagatu du lan hori. Funts horretatik ere atera da Dorraoko kontzeju-etxeko fatxada konpontzeko erabili diren 19.594 euro. Azkenik, Lizarragako Jai Alai pilotalekuko paretak margotu eta leihoak aldatu dira. Azken lan horien balioa 37.345,92 eurokoak izan ziren. Guztia ere, funtsaren bidez ordaindua izan dena.