Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Aldapa auzoko San Fermin txikito ospakizunen artean "Cross de los carrozas" delakoak ez du huts egiten. Aurten 30. edizioa ospatu zen eta bost korrikalarik hartu zuten parte: 88 urteko Joaquin Catalan Mateo, 85 urteko Juan Herce Gomez "Pijuti", 81 urteko Eusebio Ilundain Ilundain, 71 urteko Jose Maria Mercero Lizarraga unanuarra eta 69 urteko Maria Teresa Chocarro Elia. Jendetza bildu zen proba herrikoi hau jarraitzeko, eta euriak ere ezin izan zuen euren gogoekin. Carmen kaletik abiatuta Navarreria kalea zuten helmuga, eta Jose Maria Mercero izan zen azkarrena, 18 segundoko denbora eginez. Bigarrena Ilundain izan zen, hirugarrena Chocarro, laugarrena Catalan eta azkena Pijuti. Jose Mari Mercero unanuarrak 6 urte daramatza proba herrikoi honetan parte hartzen eta lau aldiz irabazi du.