Desobedientzia eta erresistentzia leporatu diote gidari bati

Guaixe 2011ko otsailaren 22a

Hilaren 13an, igandean, errepidetik atera zen auto baten inguruko diligentziak egitera joan zen Foruzaingoa Unanu aldera. Autoaren gidariak, 54 urteko zumarragar batek, alkoholemia proban positibo eman zuen Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, gizonak foruzainei mehatxu larriak egin zizkien eta ez atxilotzeko trabak jarri zituen. Horregatik, desobedientzia eta agintearen agenteei erresistentzia jartzea delituak leporatu dizkiote. Egun berean, Iruñerrian 38 urteko uhartear bat atxilotu zuten. Gida baimena kendua zioten eta hura gabe gidatzen atzeman zuten.