Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostegunetik igandera zer egin ugari izan dute unanuarrek herriko festetan. Larunbatean inguruko herrietako lagunak ere bertaratu ziren. Haurrek ederki gozatu zuten gaztelu puzgarrietan eta bat edo beste mozorratzera animatu zen. Gauean, 70 bat lagun bildu ziren Denok bat elkartean, herri afaria dastatzeko prest. Etxez etxeko bira, pilota partida eta auzatearen ondoren, unanuarrek datorren urtera arte agurtu zituzten festak.