Gastuen igoeragatik igo da aurrekontua

Guaixe 2013ko urriaren 31

Unanuko Kontzejuak 2014rako aurrekontua onartu du: 76.200. Aurtengo aurrekontua baino 5.500 euro gehiago dira. Aldea argindarraren eta bestelakoen prezioen igoerek ekarri dute. Bestela, kontzejuak aurreikusi du ondareko diru-sarreretatik eta herri-lurretako aprobetxamenduetatik 48.200 euro eskuratzea. Unanuko Kontzejuko bileran aztertu zuten Dorraorako dermioko bidea konpontzea. Egoki jo zuten bi kontzejuek lanak aldi berean egitea. Eta badaezpada 6.000 euro inguru bideratu dituzte lan horretarako. Beste bide batean kanadiar pasa egiteko asmoa du kontzejuak, auzolanean egitea aurreikusi dena.