San Donati eguna ospatu zen

Guaixe 2014ko irailaren 4a

70 pertsona bazkaltzera elkartu ziren eta Denok bat elkartean musika izan zen gero

Uhartearrek Beriaingo ermitan agorrilaren 10ean erromeria antolatu zuten. Egun horrekin makina bat sakandar igotzen da Beriainera. Unanun ohartuak zeuden horretaz aspaldi eta herriari bizia emateko ospakizunen bat egitea zuten buruan. Joan den urtean egitekotan izan ziren, baina berandutu egin zitzaien. Aurten, ordea, garaiz ibili dira eta unanuarrek ermitari hots egiten dioten moduan San Donati eguna ospatu dute.

Unanuarrak eta herritarrak ez direnak elkartu ziren bazkaltzera. 70 pertsona guztira eta gero elkartean dantzaldia izan zuten. Azken hori San Donati egunez taberna gisa zabalik izan zelako. Esperientzia onak heldu den urtean eguna berriro antolatzera animatu ditu unanuarrak. Mendizaleak Beriaingo erromeriatik jaitsi ondoren 15:00etan bazkaltzera gonbidatu dituzte.