Balda-Artolaren gazta Ordizian finalista

Guaixe 2014ko irailaren 11

Epaileak eta gaztak. Argazkia: www.goierri.hitza.info

Euskal Jaietako aparteko azoka egin zuten atzo Ordizian, eta urteroko moduan, egitarauan gazta lehiaketa izan zen. 52 ekoizlek aurkeztu zituzten euren gaztak lehiaketara. 41. edizioa Segurako Karmele Muruak eskuratu zuen. Epaimahaiak finalerako aukeratutako 14 gazten artean Unanuko Balda-Artolarena zegoen.