Herri sarrera konpontzeko premia

Guaixe 2014ko abenduaren 11

Sakanako Bizikleta Egunean batzuei Unanuko aldapa ez zitzaien xamurra egin.

Unanuko Kontzejuak 75.220 euroko aurrekontua onartu du heldu den urterako. Kontzejuko kideek herri sarrerako zoruak, autobus markesinatik beherakoa, konpontzeko premia duela uste dute eta horretara bideratuko dute aurrekontuan jasotako inbertsio bakarra. Diruak gehiagorako emanen balu herriko kaleren bateko zatia ere konponduko litzateke. 10.000 euro inguruko diru-saila izanen da. Aurreikusitako lan horretarako, basoko lantegi baten salmentatik ateratako dirua bideratuko du kontzejuak.